Kaixo denoi, ongi etorri blog honetara!!
Blog honetako lehenengo sarreran, nire burua aurkeztuko dizuet. Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutikoko mentzioa ikasten ari den ikasle eta hezkuntzaren garrantziaz arduratzen den mutil Bizkaitarra naiz. Blog hau proiektu berezi bat bezala hartuko dut nire bizitzan eta espero dut zuekin urteak pasa ahala hobetzen joatea.
Blog honetan, hezkuntzaren garrantziaz jabetuko gara, Hezkuntza Premia Bereziei (HPB) bere lekua emango diogu ere, eskola inklusiboa, IKT-ak eta hezkuntza gai nagusia dituzten albiste garrantzitsuak erakutsiko ditut.
Hezkuntza terminoa XVIII. mendean hasi zen erabiltzen, eskola sistema nazionalak sortu zirenean. Hezkuntzak funtzio sozializatzailea betetzen badu ere, haurraren barne kontzientzia garatzeko helburua dauka. Hezkuntza praktika tradizioz jasoa den arren, etorkizun ezberdin baterako atea zabaldu behar du.
Espero dut denon artean Blog berri hau sortzea, zuon guztion erabaki zein proposamen ongi etorriak dira leku honetan. Disfrutatu, ikasi eta egin dezagun bidai interesgarri eta hezigarri hau batera!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario