jueves, 26 de febrero de 2015

Sare sozialen garrantzia

Kaixo denoi berriz ere, bigarren sarrera honetan bideo bat elkarbanatu nahi dut zuekin. IKT-ak, hau da, teknologia berriak geroz eta presentzia gehiago hartzen ari dira gure geletan hala nola, tabletak, arbel digitalak, portatilak, liburu elektronikoak etab. Ikasleei hauek nola erabili behar diren eta horien kudeaketa egokiari buruz irakatsi behar zaie.

Alde batetik, garrantzitsua da hezkuntzarako beharrezkoak diren aplikazioak irakastea eta haien kabuz teknologia berrien mundua arakatzea. Gehienetan, gu baino trebeagoak bihur daitezke eta irakasleei kontzeptu berriak irakatsi ahal dizkigute.

Bestalde, teknologia berriak, gehienbat, mugikorrak, portatilak... hau da, interneteko sarea erabiltzen duten aparatuak kontu handiz erabili behar dira. Harriskutsua izan daiteke sare sozialetan informazio larregi jartzea. Ezagutzen ez dugun jendeari informazio ugaria ematen baitiogu, horretaz kontziente izan barik.

Horregatik bideo honetan, oso ondo ikusten da hori eta denoi ohartu nahi dizuet kaltegarria izan daitekela besteek zuretaz larregi jakitea. Besterik gabe, disfrutatu eta kontzientzia ireki!


*Pantallas amigasen linka ere jartzen dizuet. Hauek, eskoletan hitzaldiak ematen dituzte bai guraso zein ikasleentzat. http://www.pantallasamigas.net


miércoles, 25 de febrero de 2015

ONGI ETORRI!

Kaixo denoi, ongi etorri blog honetara!! 


Blog honetako lehenengo sarreran, nire burua aurkeztuko dizuet. Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutikoko mentzioa ikasten ari den ikasle eta hezkuntzaren garrantziaz arduratzen den mutil Bizkaitarra naiz. Blog hau proiektu berezi bat bezala hartuko dut nire bizitzan eta espero dut zuekin urteak pasa ahala hobetzen joatea.

Blog honetan, hezkuntzaren garrantziaz jabetuko gara, Hezkuntza Premia Bereziei (HPB) bere lekua emango diogu ere, eskola inklusiboa, IKT-ak eta hezkuntza gai nagusia dituzten albiste garrantzitsuak erakutsiko ditut.

Hezkuntza terminoa XVIII. mendean hasi zen erabiltzen, eskola sistema nazionalak sortu zirenean. Hezkuntzak funtzio sozializatzailea betetzen badu ere, haurraren barne kontzientzia garatzeko helburua dauka. Hezkuntza praktika tradizioz jasoa den arren, etorkizun ezberdin baterako atea zabaldu behar du.

Espero dut denon artean Blog berri hau sortzea, zuon guztion erabaki zein proposamen ongi etorriak dira leku honetan. Disfrutatu, ikasi eta egin dezagun bidai interesgarri eta hezigarri hau batera!!